Aller au menu principal Aller au contenu principal Accessibilité

Harreman gurekin| Bidarteko Herriko Etxea – Sauveur Atchoarena plaza - 64210 Bidarte - 05 59 54 90 67 – astelehenetik ostirala arte : 8:00/12:30 – 13:30/17:00

Berriak

Vie quotidienne

Les travaux sont finis, redécouvrez votre centre-bourg ! Des voiries rénovées, un meilleur confort pour tous.

... > Lire la suite

Travaux

Le Kirolak (Cancha, Dojo et Salle de réunion) sera fermé au public pour travaux les mois de juillet, août et septembre 2019.

... > Lire la suite
> Les archives

Zuen hiria

Bidart - Vue aérienne

Bidarte Pirinio Atlantikoetako Departamenduan da, Lapurdin.Euskal Herriko 7 probintzietarik da. Espainiako aldean, 4 badira: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa; Frantziako aldean, 3 badira: Lapurdi, Baxenabarre (Nafarroa Beherea ere erraten zaio) eta Zuberoa (hangoek Xiberoa deitzen dute).

Inguruan, Getaria, Arbona, Ahetze eta Biarritz baditu. Itsasbazterreko oporlekua da, 5 km Biarritzen hego-mendebaldean, eta 7 km Donibane Lohizuneren ipar-mendebaldean. Horiek dira inguruan dituen bi hiri handienak.

Uhabia da herria zeharkatzen duen erreka nagusia. Herria 32 metroko goratasunean da. Senperen sorturik eta Arrangoitze, Ahetze, eta Arbona zeharkaturik, Bizkaiko golkoan itsasoratzen da, Uhabiako hondartzan, zeina herriko 6 hondartzetarik handiena baita.

Lehen, Bidarteko ekonomia gehienbat laborantzan eta arrantzan oinarritua zen, baina orain nagusiki turismoan oinarritua da. Hala ere, teknopoloospetsu bat dauka, Izarbel, bai eta ESTIA ingeniaritza eskola hirueleduna, informatika eta komunikazio teknologia berriei zuzendua.

530 biztanle/km²-ko dentsitatea izanik, Bidarte 12,15 km² zabal da.

Azken bizilagunen kontaketaren arabera, 2014ko datarekin argitaraturik, 6 710 bizilagun bazituen (biztanleria osoa).

Bidarteko Herriko Etxeak 160 langile baditu, jendearen zerbitzuko. Zerbitzuak guneka antolatuak dira:

- Hurbileko zerbitzuen gunea
 - Haurren eta gazteen gunea
 - Baliabideen gunea
 - Zerbitzu Teknikoen - Bizi ingurumenaren gunea
 - Herriko poliziaren gunea
 - Gune soziala

Bidarteko herria Euskal Kostaldeko eta Aturri aldeko Herri Elkargoko kide da, Bokale, Angelu, Baiona eta Biarritz bezala.

Bidarteko Auzapeza Emmanuel ALZURI jauna da.

Zuen desmartxa administratibo guzientzat, "Desmartxa administratiboak" atalari behatzen ahal diozu edo Bidarteko Herriko Etxera joaten ahal zara:
 Irekitze tenoreak: astelehenetik ostiralera, 8:00-12:30 / 13:30-17:00
 Tel. : 05 59 54 90 67 - Fax : 05 59 26 56 71
 Sauveur Atchoarena plaza – BP 10
 64210 BIDARTE

Zerbitzuarekin harremanetan jarri, mezu elektronikoz

Voir